Mantxatzen

Mantxatzen

Nota: Este artículo se enmarca en la sección de libre publicación de Pikara, cuyo objetivo, como su nombre indica, es promover la participación de las lectoras y lectores. El colectivo editor de Pikara Magazine no se hace responsable ni del contenido ni de la forma de los artículos publicados en esta sección, que no son editados. Puedes mandar el tuyo a participa@pikaramagazine.com. Rogamos claridad, concisión y buena ortografía.

01/10/2016

Murciélagas Menstruantes

Osasun-sistemak gorputz oro arautu nahi duen honetan, “hilerokoa” ere erregimen honetan, feminitatearen zutabe handi bat da. Horregatik, mantxatzea gure eskura gerturatu nahi dugu, guk nahi dugun moduan bizi eta erabiltzeko.

Ez gaude ados odol-jario horri “hilerokoa”, “menstruazioa” nahiz “regla” deitzearekin, ez baitugu zertan hilabetero edo maiztasun jakin batean izan beharrik beti. Beste izen batzuk asmatzeko beharra ikusita, mantxatzea erabiltzea erabaki dugu, bere esanahi despektiboa irauliz.

Baina zer da odol hori?
Umetokiko barnealdeko pareta (endometrioa) apurtzearen ondorioz agertzen da, progesterona hormonaren gutxitzeagatik. Beraz, gure oozitoa (jende askok obulua deitzen diona) ernaltzen ez denean endometrioa apurtu eta odol jarioa sortzen da. Momentu hauetan izan dezakegun tripako mina umetokiko kontrakzioei dagokie (ez da “obarioetako” mina).

Bideoan odol-jario askea (“sangrado libre”), hileroko kopa eta telazko konpresak agertzen dira mantxatzean erabiltzeko, metodo osasuntsu eta autogestionatu moduan, kapitalismoak saldu nahi dizkigun konpresa eta tanpoi toxiko eta garestiei uko eginez.

Zer egin hileroko odolarekin?
Gure odola ez da zaborra, ez da zikina. Hileroko odolak elikagai asko ditu, baita ama zelula asko ere birsortze-ahalmen (“poder regenerativo”) handiarekin. Gure odola zuzenean edateko, batido bat edo tortilla bat egiteko, ilerako maskarila bezala, landareei ongarri gisa botatzeko edota odolarekin marrazteko erabili dezakegu. Jan hilerokoa eta ahaztu anemia!

Gozatu zure odola.

Download PDF

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

Download PDF

Título

Ir a Arriba