Puro Bollo Jaialdia
Aste honetan Bilbon 'Puro Bollo' jaialdia ospatzen ari da, arte eszeniko lesbikoak ardatz dituena. Histeria Kolektiboak antolatu du eta bere kide bat elkarrizketatu dugu. Kancaneo Teatroko lagunekin ere egon gara eta inprobisazio bat oparitu digute!
Gaurko irratsaioan, aste honetan Bilbon egongo den Puro Bollo festibalaren inguruan aritu gara. Horretarako Histeria Kolektiboko Verorekin eta Kancaneo Teatroko Zahira eta Elbarekin egon gara. Arte eszeniko bolleroen munduan murgildu gara, kultura, eraldaketa soziala, inprobisazioak… eta nola ez umorea ere gaur gure estudioetan izan dugu. Kankaneo teatrokoek opari eder bat egin digute: inprobisazio bat, zuzenean, guretzako eta zuek guztiak entzuteko. Gaurtik aurrera bizitza “Pura Vida “ izan ordez, bizitza “Puro bollo” izango da.