Euskararen eguna, literatura eta burujabetza feminista
Bazenekien 'Teoria King Kong', 'Raza, clase y género' eta 'El pensamiento heterosexual' euskaraz badaudela? Euskarazko liburu feministen bildumez aritu gara. Bestetik, Saharako emakumeen etxeen errealitatea ezagutu dugu.
Euskaraldiaren azken egun honetan, Abenduaren 3a euskararen eguna ere dela kointzidituz, Lisipe eta Eskafandra bildumak izan ditugu gure estudiotan, baita Katakrak argitaletxea ere. Duela urte gutxi arte,oso zaila zen feminismoaren inguruan euskaraz irakurtzea, baina gero eta liburu eta aukera gehiago ditugu, euskaldunak garen feministok. Feminismoa gure bizitzaren ardatza den bezala, feminismoaren gure hizkuntzan irakurri eta hitz egitea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Askotan liburuak topatzea zaila egiten zaigunez, irratsaio honetan gomendio batzuk aurkituko dituzue.
Feminismoa mundua aldatuko duela esaten dugu beti, horregatik beste herrialdeetako feministekin harremanak egitea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Gaurkoan, Saharan dauden gure kide Mon eta Amagoiarekin hitz egin ahal izan dugu, eta bertako emakumeen etxeen berri eman digute.