Sorginenea eta Iruñako Emakumeen Etxea
Jabetze feministarako gune bat izatea emakumeon eskubideak aldarrikatzeko betidanik existitu den nahi historikoa da eta aste honetan Hala Bedik Gasteizen eta Iruñean zabaldu berri diren bi espazio feministen sorrerei buruz hitz egiten dute: Sorginenea eta Iruñako Emakumeen Etxea.
Gaur Hala Bedik Sorgineneako Elenarekin eta Iruñako Emakumeen Etxeko Isabelekin hitz egin dute bi hiri hauetan zabaldu berri diren proiektu feminista hauetaz.
Ikasturte berri honetako Edo ez da izango irratsaioaren 3. atala dugu hau. Bertan, Hala Bedik, Elena eta Isabelekin hitz egiten dute Sorgineneaz eta Iruñako Emakumeen Etxeaz, hurrenez hurren. Abian jarri berri diren proiektu hauen nondik norakoak azaltzen dituzte: espaziak, zerbitzuak, programazioak, parte hartzeko bide ezberdinak… Finean, Iruñea eta Gasteizeko emakume, trans eta bolleren elkargune feminista izango diren espazioez.