Irati Jimenezen sakontasun ‘kuki’a

Irati Jimenezen sakontasun ‘kuki’a

'Nora ez dakizun hori' eleberria konpainia ederra da edozein momenturako, baita ere itxialdi egoera honetarako. Oreka eta bake mentala hedatzen dituen liburua duda izpirik gabe. Eta zenbat aldiz gomendatu dut nik, 'hater' amorratua izanik, nobela alai eta atsegin bat?

Irati Jimenezen eleberriaren azala

Irati Jimenezen eleberriaren azala

Orain dela urtebete entzun nuen lehenengo aldiz Irati Jimenezen izena. Berak hainbat urte daramatza idazten, baina nik beti esaten dizuet gauza bera, eta egia da: ez nago batere IN. Aurtengo otsailean heldu zen nire eskuetara bere liburu sorta bat, eta zelako aurkikuntza! Emakume hau irakurri behar duzue!!!! Ez dakit konfinamendua den hau iradokitzeko momenturik onena, azken finean liburuak erostera animatzen bazaituztet, online egin beharko duzuelako, eta horrek suposatuko luke banatzaile bat arriskuan jartzea benetan lehenengo beharrizana ez den zerbait zuen etxeetara eramateko. Horrez gain, liburudenda txikiek oso-oso zaila daukate online dendekin konpetitzea, beraz, nahiz eta nik iruzkin hau gaur atera, itxarongo bazenute, eskertuko nizueke. Itxaron, arren, guzti hau pasa arte, zoazte zuen auzoko liburudendara eta ez erosi Amazonen, mesedez.

Gaur dakardan eleberria Nora ez dakizun hori da, Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko X.IGARTZA sariaren irabazle izandakoa 2009an. Irati Jimenez idazlearen sormen lan hau, azken aldian irakurritako liburuetatik atseginenetarikoa egin zait eta oso akonpañamendu ona da objetiboki EDOZEIN egoerarako. Aspertzen ari zarela? Irakur ezazu. Agobiatuta zaudela? Irakur ezazu. Deskonektatu nahi duzula? Irakur ezazu. Triste zaudela? Irakur ezazu. Edozein momentutan eleberria irekiz gero, bertako istorioan buru-belarri sartuko zarela ziurtatzen dizut, eta berdin dio lehen nola sentitzen zinen, irakurtzeari uzterakoan pozik sentituko zara. PO-ZIK. Kuriosoa benetan, idazlan honen magia. Ikertu dudanagatik, Irati Jimenezek, 1977an jaiotako mundakarrak, Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen eta gaur egun kazetaritzan diharduen arren, portento bat denez, haurrentzako zein helduentzako hainbat obra dauzka publikaturik. Nik honen ostean, Bat, bi, Manchester eta Atsekabe zaitut ditut etorkizuneko irakurketen zerrendan. Kontatuko dizuet.

Elkarren eskutik 2009 urtean plazaratutako eleberri honen estruktura ez da guztiz sinplea: 234 orrialde ditu, lau zati handitan banatuta dago, eta zati bakoitzak bere baitan A eta B azpiatalak dauzka. Pertsonai nagusiak, Nora izeneko neska gaztea, bere amona, Elias agurea eta Martin argazkilaria dira. Irribarre zabal batekin irakurtzen den eleberri honek oso hizkera interesagarria erabiltzen duela iruditzen zait. Euskeraz dago idatzita, noski, baina bizirik dagoen euskera batean. Niablar edo lokesea bezalako espresioak aurkitzeak ikaragarri poztu nau! Benetan euskera egunerokotasunean erabiltzen dutenek erabiltzen dituzten esaldietaz blai dagoen testua delako, eta nik eskerrak eman nahi dizkiot idazleari, idazkera jaso zurrun konplexuan ez idatzi izanagatik. Istorioa askoz hurbilago sentiarazten du honek eta benetakoagoa dirudi.

Gutxitan esango dut hau, ni nahiko hater-krisi-existentzialista-zale-tremendista-intensita naizelako orokorrean, baina gozada bat da aitortzea, idazlan alaia dela gaurko nobela: oreka eta bake mentala hedatzen du duda izpirik gabe obra hau irakurtzeak. Ez dakit nondik hasi azaltzen liburu honek dituen istorioak. Bederatzigarren orrialdea irekitzerakoan, momentu hontan oso aplikagarria den pasarte hunkigarriarekin agian?

Bonbak lehertzen hasten direnean, umeak ‘zer da?’ galdetzen du eta ‘ezer ez’ esaten zaio.’Beldur naiz’ egiten du aldarri eta ‘ez izan’ esaten zaio, ipuina kontatzen dioten bitartean. Kilometro batzuetara lehertzen hasi da Bagdad eta umeak begiak itxi ditu, ipuinaren herrialdera joan da (…) bere burua salbatzen saiatu da. Bonbetatik, sutan dauden hirietatik. Pazientziarik ez duen mundutik eta itsutasunean galdutako gizonetatik.

Hemen ez daukagu bonbarik (orain/oraingoz), baina nahiz eta ni umerik ez izan, lagunek esaten dutenagatik, oso konparaketa aktuala omen da orain gure aldamenean, konfinamenduan egoteagatik bizi dugun egoerari aurre egiteko. Umeak eta literatura, oso tandem interesgarria dira edozein testuingurutan. Baina behartu gabe. Inork ez duelako irakurriko gogoko ez duen zerbait gogorapen onarekin. Bakoitzak gustoko duena irakur dezala. Norberak disfrutatzen dituen istoriak dira beste leku batera transportatzen gaituztenak, ez nahitaezko zigorrak. Hau irakasle naizen aldetik ziurtatzen dut. En fin. Jarraitu dezagun.

Metaforaz beteriko irakurketa dugu hau eta lehenengo bostak aurkitzean, hurrengo metafora txukuna noiz etorriko zain egongo dira zure begiak hitzetik hitzera bilatzen. Gainera, gazteleraz “color local” deitzen den ezaugarria du testuak, baina ez nuke jakingo hau euskeraz nola itzuli. Narrazioa Loiuko aireportuan hasten den unetik, hemen bizi den edonork ezagutuko lituzkeen leku, erreferentzia eta egoerak deskribatzeak erabat errealista egiten duela kontakizuna, alegia. Atzerritik , euskaldunen batek irakurriko balu, zein konektaturik sentituko litzatekeen burura zetorkidan irakurtzerakoan, eta ezin izan nuen ekidin pentsatzea ni Nebraskan bizi izan nintzenean plazer handiz irakurri izango nukeen liburua dela hau. Kuriosoa benetan, hau idatzi izana hamalaugarren orrialdeko ertz batean nire buruarekin hizketan, eta zenbait pasarte geroago … hogeitazazpigarrenean… NEBRASKA BERA AGERTZEA ELEBERRIAN!!! Baina nola da posible?!! Hau bai ez nuela espero! Noraren ama eta bere familia Nebraskan bizi izan ziren eta honek bai eman zidala kriston zirrara gorputz osotik. Nebraska!!! Of all the places in the planet!? Hain zuzen ere NEBRASKA AUKERATU DU IDAZLEAK! Oso berezi sentitu nintzen. Zenbat istorio kontatu izan dira Nebraskari buruz? Ba, izen bera duen filma kenduta eta Boys don’t cry filma alde batera utzita, nik neuk orain dela bi urte IGARTZA SARIRA BIDALI NUEN eta aukeratu ez zuten TESTUA eta iruzkintzen ari naizen marabilla hau: Nora ez dakizun hori! Hau bai sinbiosia! Eta ni berritzailea nintzela uste nuen! Bai zera! Dena dago asmatuta!!!!

Orrialdeak aurrera joan ahala, idazleak proposaturiko argumentuaz gain, bidai introspektiboa proposatzen duen lana da hau. Badakit “introspektibo” hitza erabiltzen dudala ia iruzkin guztietan, baina ez dut ulertzen irakurketa nire burua pertsonai gisa identifikatu gabe, sorry. Hiltzeko orduan aukeratzeko nire abestia zein den pentsatu dut nobela hau irakurtzen nuen bitartean, leku ezberdinetako hainbat argazkitan agertzen den pertsonaren misterioak txunditu nau: Praga, Viena,Berlin, Estokolmo, Turin, Venezia, Londres, Erroma, Bartzelona, Dublin eta Atenasera joateko gogoa sartu zait. Bapatean nire argazkiak berrikusten aurkitu dut nire burua, ea behin eta berriz errepikatzen den norbait agertzen den nire bidaietan. Nor izango da Martin pertsonaiak ateratako argazki guzti horietan ezagutzen ez duen pertsona hori? Kasualitatea ote?

Nora eta Martinen harremanarekin bihotzaren taupadak arindu zaizkit, eta haiek sentitzen ziren bezala sentitu izan naizela (momentu jakin honetan, actually, horrela sentitzen naiz) onartu dezaket inolako lotsarik gabe: nik ere sentitu dut Gabon Martin hori entzuteko gogo ikaragarria, “mesedez esan dezala-mesedez esan dezala” nire golkorako eskatuz liburuko lerroak irakurtzen nituen bitartean! Zenbat eta zenbat aldiz aipatu dut hemen, zein gaizki ematen zaidan momentuan eztabaidak irabaztea? Askotan galdetu dizuet ea zuek ere, etxean dutxan zaudeten bitartean zuen buruekin hitz egindakoa birpasatzen duzuen, erantzun hobeak bilatzeko asmoz hurrengo baterako. Beno, ba Norak ere horixe bera egiten du. Eta bere inguruko jendeari buruz egiten dituen deskribapenak hain dira onak! Zuek ez al duzue ezagutu “gaixotasunekin gaixoekin baino erosoago dagoen mediku”-rik? Nik gehiegi, zoritxarrez. Pertsonaiekin batera pentsatuz, nire euskerazko hitz gogokoena DAGOENEKO dela jakin dut, oraindik ez daukadalako argi noiz erabili eta HONEZKERO-rekin nahasten jarraitzen dudalako. (Esaldi berri bat eraikitzeko zorian nagoenean beti saiatzen naiz hauetariko bat erabiltzen, eta zein erabili behar dudan jakiteko frogak egiten hasi beharra daukat. Zein dago burutua? Zein dago burutu gabe? Ez dut inoiz argi izango!) Hotel California abestia, Lau teilatu, Neil Young edo Leonard Cohen, bidali gabeko postalez beteriko kutxa, erditu ostean semea galdu duen amaren emozioa, eromena, likantropoak eta piper berdeen usaina istorio berean aipatzen dituen eleberria, oso berezia izan behar du, ez duzu uste???

Pikara Magazine irakurtzen atzerrian zauden irakurle maitea, bota egiozu begirada bat Nora ez dakizun hori eleberriari bisitan zatozenean eta pandemia honetatik irtetzen garenean eros egiozu zure inguruko euskal irakurle orori! Ez zaizue damutuko! Ikaragarri ondo sentituko zarete! Hemen, Euskal Herrian zaudeten irakurle maiteak, oso polita, atsegina, entretenigarria eta kukia den idazlana duzu aurrean, sakontasun handiarekin gainera eta ezagunak egingo zaizkizun hainbat egoera eta lekurekin, Sondika, San Mamés, Abando, Carlton, Sukarrieta edo Deustu aipatzen direlako. Serio: irakurri Irati Jimenezen eleberria! Ikaragarri gustatuko zaizu!!! Pila bat disfrutatuko duzu!!

Benetan esaten didazu ez zaizula kuriositate pittin bat sartzen??? Zenbat eleberri deskribatu ditut nik sekzio honetan polit, alai edo atsegin bezala? Zenbat aldiz hasi eta bukatu dut nik liburu eta iruzkin bat irribarre batekin? Inoiz ez. Beraz, egidazu kasu eta oparitu egiozu Jimenezen liburua urteak betetzen dituen zure hurrengo lagunari, eta esaiozu gero zuri pasatzeko! Ez zaizu damutuko!!!!


María Unanueren iruzkin gehiago:

Download PDF
Etiquetas: ,

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

Download PDF

Título

Ir a Arriba