O no será-Edo ez da izango: gure bidai musikalean murgiltzeko gogoz?

O no será-Edo ez da izango: gure bidai musikalean murgiltzeko gogoz?

Gaurko irratsaioa gure taldeko azkena izango da eta beste bat edo bi geratzen dira Edo ez da izango irratsaioaren kurtsoa amaitzeko.

Texto: O no será

Grafitia: "Si no puedo bailar no es mi revolución"

Kurtsoko nekea, okupazioak, zaintzak, denbora eza eta zenbait kontu nabaritu ditugu eta modu berezi batean agurtu nahi izan dugu ikasturtea. Aurreko saioan ere apur bat jolasa, plazerra eta gure artean tarte onak pasatzea bilatu genuen. Ez da izango gai totxoak lantzen gustora ibiltzen ez garelako, baina gaurkoan ere, dantzan ditugun emozioak, egoerak, nahiak, momentuak ere ekarri nahi izan ditugu eta feminismoa beste proposamen edo formato batean plazaratu dugu. Bidaiatzeko prest?

Hala ere, motza geratu zaigu ordua eta kanta asko jarri ezinean geratu gara, ordu betea gainezka egin arren. Beraz, zerrendatxoa uzten dizuegu hemen:

Bestalde ere, agenda zuzeneko emisiotik kanpo geratu zitzaigun. Laburbilduz:

  •  Judimendiko jaiak bueltan daude.
  • LOA, LOA LAGUNA kontzertu performatiboa Baratza Aretoan: Diziplina anitzeko proiektu eszeniko bat da. Euskal lo kanta tradizionalak berreskuratzeko eta hauek eraldatzeko asmoz, Maider Lasak, sensualitatea eta sexualitateari buruzko hainbat hausnarketen inguruan, kanta hauen bertsio berriak sortu ditu Malen Iturriren laguntzarekin batera. Zazpi kantaren bertsioak egin dira eta disko bat osatu.
  • Donostiko transmaribollo koordinadora feminista E28ari begira egitaraua aurkeztu du eta aste honetan jada badaude gauzak.

 

 

Download PDF

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

Download PDF

Título

Ir a Arriba