Pixkanaka, gure euskal komunitatearekin harremana errazteko Telegram kanala

Pixkanaka, gure euskal komunitatearekin harremana errazteko Telegram kanala

Pasa den urtarrilean, Pikarako koordinazio taldea barne-antolakuntzan aritu da buru belarri. Prozesu horretan adostu dugun helburu estrategiko bat da euskararen normalizazioan aurrera egitea.

Pikara Magazine Bilbon jaiotako proiektua da, hizkuntza nagusia gaztelania izan duena, hastapenetatik Estatu eta nazioarte mailako proiektu bihurtu zelako. Halere, euskara presente egoteko nahia izan dugu, askotan nahi hutsean geratu bada ere. Gainera, sare sozialen algoritmoek euskaraz publikatzen ditugun edukien hedapena oztopatzen dute. Horregatik, Telegram kanal bat sortu dugu, gure euskal komunitatearekin harremana errazteko: Pixkanaka.


Sar zaitez!


Pasa den urtarrilean, Pikarako koordinazio taldea barne-antolakuntzan aritu da buru belarri. Prozesu horretan adostu dugun helburu estrategiko bat da euskararen normalizazioan aurrera egitea. Datorren urteotan, hurrengo ildoak garatuko ditugu: euskarazko eduki gehiago sortzea, eduki horien ikusgarritasuna hobetzea, euskararekiko konpromiso sinbolikoa indartzea eta lan taldearen euskaldunizazio prozesuak babestea. Dagoeneko, hasi gara urratsak ematen; Telegram kanala horietariko bat da.

Beste egitasmo bat Urdin Elektrikoa formatua da. June Fernandezek euskal plazandreekin elkarrizketak egingo ditu jendaurrean Bilboko BIRA kultur gunean. Solasaldia eta emanaldia uztartuz, kazetaritza eta sorkuntzaren arteko dantzaz gozatuko dugu. Lehenengoa pasa den asteazkenean ospatu genuen, Ines Osinaga musikari eta sorgin jakintsuarekin. Elkarrizketak transkribatu, eta Pikara Magazinen publikatuko ditugu. Hurrengo saioa Martxoaren 15ean, asteartea, izango da: Nerea Ibarzabal eta Saioa Alkaiza bertsolari txapeldunak izango dira luxuzko gonbidatuak.

Download PDF
Download PDF

Título

Ir a Arriba