Sormena lokatzetan
Bizenta Mogelek 1804ean argitaratu zuen 'Ipui onac' liburua, emakume batek euskaraz plazaratutako lehena. Hitzaurrean bertan zioen jabetzen zela emakume batenak ez ziren egitekoetan sartu zela.
“Sormena lokatzetan”. Bizenta Mogelek 1804ean argitaratu zuen ‘Ipui onac’ liburua, emakume batek euskaraz plazaratutako lehena. Hitzaurrean bertan zioen jabetzen zela emakume batenak ez ziren egitekoetan sartu zela. Joan dira geroztik 217 urte. Eta zubi fantastiko bat eraikiko bagenu orduko eta gaurko garaien artean? Zer galdetuko ote lieke Mogelek egungo emakume sortzaileei? Zenbateraino aldatu ote da artista eta emakume izatearen kondizioa bi mende luzeotan?
Gidaritza: Ainara Lasa, Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre.
Sintonia: Mursego, Lourdes Iriondoren ‘Hala ere’ kantua birbisitatuz.
Musika aukeraketa: Maider eta Leire trikitilariak: Jupiter Jon, Amaren Alabak, Gora Japon, Lumi eta Eneritz Furyak.
Elkarrizketatuak: Ihitz Iriart, Idoia Beratarbide eta Leire Bilbao.
Sinadura: Miren Gaztañaga.
“Ai gure juaneteak”: Nerea Ibarzabal.
Soinu errealizazioa: Joxe Alkain.
Beste podcastak batzuk entzun: