Azaroaren 25ean Euskal Herriko Mugimendu Feministak kaleak hartuko ditu

Azaroaren 25ean Euskal Herriko Mugimendu Feministak kaleak hartuko ditu

Aurten, berriz ere, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak hiri, herri eta auzoak hartuko ditu “Beldurra eta kontrolaren aurrean, JUSTIZIA FEMINISTA” aldarrikatzeko.

16/11/2022

Nazkatuta gaude urtero salaketa eta aldarri berdinak egiteaz, indarkeria matxistak bere horretan jarraitzen duen bitartean”, salatu dute Mugimendu Feministako kideek. Horretaz gain, argi utzi nahi izan dute soilik borrokaz, saretzeaz eta antolakuntzaz posible dela aurrera egitea eta indarkeriarik gabeko bizitzak erdigunean jartzea.

Nabarmendu nahi izan dute aurten, bereziki, mugimendu feministaren kriminalizazio saiakera sistematikoa. Bai indar polizialen zein instituzioen aldetik. Eraso hauen aurrean emakumeen eta sexo-genero disidenteen borroken eta bizitzen kontrola lortzea baino ez dutela helburu salatu dute. Horren aurrean, eta erasotuak diren heinean elkar zaindu eta elkar babestea bide bakarra dela mahaigaineratu dute. “Justizia gure gain hartuko dugu, eta autodefentsan sakontzen jarraituko dugu”, esan dute Emakume eta sexu-genero disidenteen bizitzak egunero kolpatzen dituen indarkeria anizkoitzekin amaitzeko ordua dela diote: “ardura, denona da” gehituz. “Eraldaketa gure esku dago eta horretarako feminismoan kolektiboki borrokatzen jarraitu behar dugu. Antolakuntza feministaz boteretu gaitezen!”.

Deialdiak

  • DONOSTIA: 19.00 Bulebarretik
  • GASTEIZ: 19:00 San Anton plazatik
  • IRUÑEA: 20:00 Gaztelu plazatik
  • BILBO: 19:00 Jesusen Bihotzetik
  • BAIONA: 17:00 Azaroak 26 Roland Barthes zelaigunetik

 


Gehiago irakurri:

 

Download PDF

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

Download PDF

Título

Ir a Arriba