Nazioarteko atxilotze agindua eta auzialdi berria Pinak Selekentzat
Pinar Seleken aldeko kolektiboek ez dute onartzen idazle eta soziologoa joko txar judizial baten gisa agertzen den zuzenkontrako politika baten bahitua izan dadin, bai eta europear herrialdeen konplazentzia politikaren biktima izan dadin ikusiz Turkian pairatzen duten askatasun gabeko erregimen autoritarioa.
Pinar Seleken aldeko kolektiboen europar koordinazioa
2022ko ekainaren 21ean, turkiar prentsa publiko agentziak jakinarazi du Turkiako Auzitegi Gorenak ezeztatzen zuela 2014ko abenduaren 19an Istanbuleko Auzitegi kriminalak eman Pinar Seleken laugarren hobengabetzea. Lehenago, egia Pinar Selek hiru prozedura kriminaletan agertu zela, eta denek bere errugabetasuna egiaztatu zuten oraino jasaiten duen 25 urteko persekuzio politiko-judizial denbora osoan. Kurdoetaz egin ikerketa soziologikoentzat preso sarrarazi eta torturatu ondoren, turkiar botereak “terrorista” bat zela erabaki zuen, nahi elementuak deusetarik osoki eraikiz, atentatu bat gertatu zela itxura guzien aurka erakusteko, nahiz eta denak frogatzen zuen 1998ko Istanbuleko espezia Merkatuko leherketa istripu bat zela.
Prentsak hobengabetzearen ezeztatzea jankinarazi eta sei hilabete ondoren, Asisetako Auzitegiak Auzitegi Gorenaren erabakiaren berri eman du Pinar Seleken abokatuei 2023ko urtarrilaren 6 honetan. Pinar Selekek sei hilabetez tortura psikologiko berriak jasanez igurikatu eta, justizia parodia batekin bururatzen da. Pinar Selek berehala preso sartzea galdegiten duen nazioarteko atxilotze agindu baten pean da. Istanbuleko Auzitegi Kriminalak erabaki hau hartu du epaileek beren iritzia 2023ko martxoaren 31an finkatua zen lehen auzialdi batean eman aitzin. Holako neurriak zentzugabekoak eta larriak dira, bai zuzenbidearen ikuspuntutik, bai Pinar Selekentzat izan daitezkeen ondorien ikuspuntutik.
Neurri horiek ingurumen berezi batean hartuak dira, turkiar botereak askatasunak murrizten eta bortizkeria emendatzen dituelarik minoritate guzien eta politika aurkarien kontra, bereziki Kurdoak, Turkian edo beste herrialdeetan. Hurrengo hauteskundeak Turkian azpijoko eta
manipulazioen giro bati buruz doaz.
Pinar Seleken aldeko kolektiboek ez dute onartzen idazle eta soziologoa joko txar judizial baten gisa agertzen den zuzenkontrako politika baten bahitua izan dadin, bai eta europear herrialdeen konplazentzia politikaren biktima izan dadin ikusiz Turkian pairatzen duten askatasun gabeko erregimen autoritarioa. Azken hilabeteetan Pinar Seleki sustengua erakutsi dioten parlamentari eta arduradun politiko guziei gobernuarekin ekintzan sartzea galdegiten dute, frantses Estatuak bere herrikideei zor dien segurtasun eta geriza guzia ekar dietzaion. Pinar Seleken frantses nazionalitatea ez da aski bere babesteko. Ikerkuntza, intelektual eta kultura munduko pertsonalitate askoren sustenguarekin, Pinar Seleken aldeko kolektiboek Errepublikako Lehendakariari bere baldintzarik gabeko sustengu osoa eta turkiar gobernuari protesta ofizial bat berriz galdegiten dizkiote.
Azkenik, Pinar Seleken lagunak, artistak, unibertsitarioak eta militanteak eginahal guziaren egitera deitzen dituzte, bai eta beren mobilizazioak hedatzera turkiar boterearen biktima guzien sustengatzeko, eta ordezkaritza askoren prestatzera heldu den martxoaren 31n
Istanbulera joaiteko Pinar Selekentzat egia eta justizia eskatzeko!