Lan-eskaintza

Lan-eskaintza

Pikara Magazine-n feminismoetan trebatua den kazetari baten bila gabiltza, sare sozialak erabiltzeko eta community manager lanak egiteko gaitasuna duena, hau da, lengoai narratibo berrietara ohituta dagoena.

Imagen: Emma Gascó

Kide baten bila gabiltza


Pikara Magazine
-n feminismoetan trebatua den kazetari baten bila gabiltza, sare sozialak erabiltzeko eta community manager lanak egiteko gaitasuna duena, hau da, lengoai narratibo berrietara ohituta dagoena. 

Ezinbesteko baldintzak

  • Sare sozialen ezagutza (oso positibotzat joko da beste lan batzuen adibideak edukitzea erakusteko edo Pikara Magazine saltzeko ideiak izatea).
  • Elebidun pertsona euskara/gaztelera (idazmen proba egingo da).
  • Sektoreko profesionalen gomendio-gutuna.
  • Bilbo da lantokia.
  • Ezinbestekoa da prestakuntza feminista izatea. Titulurik ez baduzu, baina asko badakizu, hori ere konta diezagukezu.
  • Baliodun baldintzak
  • Esperientzia plus bat da, baina ez beti. Batzuetan esperientzia ez da lanekoa. Agian ez duzu inoiz lan tradizionalik izan, baina asko dakizu eta gehiago ikasi nahi duzu. Ezagutu nahi zaitugu.
  • Positiboki baloratuko dira jendaurrean hitz egiteko gaitasuna, mugimendu feministarekiko lotura eta hezitzaile gisa edo tailerrrak ematen izandako esperientzia.
  • Modu positiboan baloratuko da Metricool eta Hootsuite bezalako sare-kudeatzaileak erabiltzen jakitea, eta baita ere MailChimp eta Acumbamail moduko e-mailak bidaltzeko kudeatzaileak ezagutzea eta Instagram edo TikTok bezalako sare sozialen erabilera.

Zereginak

Funtsezkoak

  • Pikara Magazine-ren sare sozialak kudeatzea, eta hauetan ematen diren galderei eta iruzkinei adi egotea.
  • Buletinak bidaltzea harpidedunei eta irakurtzaileei, aldizkarian argitaratutako gaiekin eta proiektuaren berriekin, Acumbamail-en bidez.
  • Aldizkariaren kanpainetako mezuak idaztea.
  • Euskarazko testuak editatzea eta zuzentzea.
  • Kazetaritza-testuak idaztea.

Epe ertainerako desiragarriak

  • Aldizka sareei eta buletinak irekitzeari buruzko txostenak egitea eta hobetzeko estrategiak diseinatzea, plan estrategikoaren helburuen arabera. Zati hau ondo kontrolatzen ez baduzu, guk badakigu nola egin, ez kezkatu, ikasi dezakezu ;)

Eskaintzen dena

  • Astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldia, astean 35 ordukoa.
  • Lana Bilbon egiten da, baina badira aukera puntualak telelana egiteko.
  • Hasierako kontratua sei hilabetekoa izango da. Hasiera 2023ko maiatzaren 2an izango litzateke.
  • Urtean 18.801,96 euro gordineko soldata.

Dakizuna guri irakasteko eta, 12 urtez prozesu feministetan lan egin ondoren, guk dakigunetik ikasteko aukera. Dinamika antolatuak dauzkan lanpostua, baina askoz gehiago haz daitekeena, nahi dugun eta, batez ere, zuk zeuk nahi duzun bezala.

Talde txikia eta horizontala gara, eta proiektu honetako arlo guztiak kudeatzen ditugu. Gurekin inplikatu nahi duen norbaiten bila gabiltza, ez lehen egunetik, baina bai etorkizun hurbilean, denok ados bagaude. Gurea, eta denona, den espazio batean lan egin nahi baduzu, eta gutxienez beste 12 urtez zutik jarrai dezan lagundu nahi baduzu, aurrera.

Guk komunikazioa gustuko duen norbait nahi dugu, istorioak kontatzea, jendearekin tratatzea, festak gozatzea eta, jakina, hori guztia modu feministan egitea. Taldean lan egiten jakitea eta adostasunak landu nahi izatea. Laburbilduz, kide baten bila gabiltza.

Interesatuta bazaude, bidali mezu bat info@pikaramagazine.com helbidera zure CVrekin, erreferentziazko kontaktu bat, aurkezpen-gutun bat eta, zure lanaren adibideren bat baduzu, baita ere. CV bidaltzeko epea, martxoaren 31ra arte da.

 

Download PDF

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

Download PDF

Título

Ir a Arriba