Lucía Martínez Odriozola kazetaritza feministaren I saria
Pikara Magazinek eta Pikara Magazineko Emakume Kazetarien Elkarteak Lucía Martínez Odriozola Kazetaritza Feministaren I. Saria jarri dute abian, 2018tik egiten ari diren Kazetaritza Feministaren Kongresuari lotuta
Helburua
Unibertsitateko lanetan genero-ikuspegia txertatzen duten kazetaritzako edo ikus-entzunezko komunikazioko ikasleen lana saritzea.
Saria
Saria 300 eurokoa da, diploma bat eta testua Pikara Magazinen argitaratzea.
Lehiaketaren oinarriak
—Parte-hartzaileek kazetaritza edo ikus-entzunezko komunikazioa ikasten egon behar dute Espainiako Estatuko edozein unibertsitatetan.
—Parte-hartzailea ikasketak egiten ari den unibertsitateko irakasleren batek abalatu beharko ditu testu guztiak.
—Idatzizko kazetaritza-erreportajeak baino ez dira onartuko.
—Testuak 2022an edo 2023an idatziak izan beharko dira.
—Ez da inongo hedabidetan argitaratuta egon behar.
—Pertsona bakoitzeko lan bakarra onartzuko da.
—Argazkiak edo ilustrazioak ez dira baloratuko, idatzizko informazioa bakarrik.
—Testuak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke.
—Epaimahaia Pikara Magazineren erredakzio ibiltariko kideek eta komunikabideari lotutako beste kazetari batzuek osatuko dute.
—Aurkeztutako testuek 12.000 eta 15.000 karaktere artean izan beharko dituzte, tarteekin. .pdf formatuan aurkeztuko dira; Times New Roman 12, lerroarte bikoitza, testu justifikatua.
—Testuek hizkuntzaren erabilera inklusiboa eginez idatzita egon behar dute.
—Ikuspegi eta gai berritzaileak baloratuko dira.
—Testuek ikuspegi feminista eta intersekzionala izan behar dute.
Aurkezte beharreko dokumentazioa
—Parte-hartzailea ikasketak egiten ari den unibertsitateko irakasleren baten abala. Abalean, irakaslearen, unibertsitatearen eta irakasgaia konkretuaren datuak agertu behar dira.
—Ikaslearen datuak biltzen dituen dokumentua: izena, abizenak, NANa, biografia txikia, kontaktua.
—Lehiaketara aurkezten den testua sinatu gabe edo egilea identifika dezakeen aipamenik gabe.
Entregatzeko data eta modua
—Dokumentazioa congreso@pikaramagazine.com helbidera bidali beharko da 2023ko uztailaren 31 baino lehen, “LMO Kazetaritza Feministaren I. Saria” asuntuarekin.
Saria ematea
—Saria Lucía Martínez Odriozola Kazetaritza Feministari buruzko III. Kongresuan emango da, 2023ko urrian, Bilbon.
—Biltzarrera joatea ez da derrigorrezkoa saria jasotzeko.
—Kongresua antolatzaileek ez dute bere gain hartuko irabazlearen bidaia-gastuak, bertan egon nahi badu.