“Zaintzen problematika agendaren erdigunean jartzera goaz”
Azaroaren 30eko grebaren hurrengo egunean bertan, mahai interinstituzional bana eskatu genien Euskal Gobernuei. Kolapsatzen ari den egoera honetan, zaintza langileen lan baldintzekiko, pribatizazioaren aurrean eta bizitza prekarioekin amaitzeko urgentziazko neurriak hartzeko lehentasun osoz. Sektore ezberdinetako agenteak eta instituzio maila ezberdinak elkartzeko lan eta eztabaida mahai batean.
Bilbon elkartu gara gaur, hainbat bazterretako Euskal Herriko mugimenduko kideak, etxeko langileak, sindikatuetakoak, sexu langileak zein gazte eta pentsionisten mugimenduetakoak. Azaroaren 30ean antolatutako grebaren ondotik, lanean jarraitzen dugulako eta horren berri eman nahi dugu beste behin ere.
Ia 300 kide elkartu ginen urtarrilaren 28an Gasteizen, asanblada feminista nazionalean. Ez dakigu ondo esaten noiz hasi zen dena, baina urtebete inguru eman dugu zaintza eskubide kolektiboaren aldeko borrokan, Greba Feminista Orokorra antolatzen eta harro diogu, gogoz eta anbizioz jarraitzen dugula.
Zaintza eskubide kolektiboa bermatzeko, zaintza sistema publiko eta komunitariora bidean, estrategia amankomunak josi eta aldi berean zaintzen problematika agendaren erdigunean jartzera goaz.
Asanbladan, igande batez, greba eguna bera eta ordura arteko lana baloratu genuen. Prozesuan zehar azaleratutako gatazkak, indarguneak eta aurrera pausoak aipatu genituen. Esan dezakegu, hemendik aurrerako erronkak adostu eta beharrezko tresnak identifikatu genituela:
Zaintza eskubide kolektiboa bermatzeko, zaintza sistema publiko eta komunitariora bidean, estrategia amankomunak josi eta aldi berean zaintzen problematika agendaren erdigunean jartzera goaz.
Asanblada feministetan antolatuta jarraitzen dugu, greba komite batzuek ere beraien bidea egiten ari dira. Hego Euskal Herriko etxeko langileen kolektiboak inoiz baino saretuago gaude. Mahai intersindikalean batzen jarraitzen dugu. Zahar egoitzetako senideekin elkartu gara. Berdintasun teknikarien sarearekin harremanetan jarri gara.
Greba egunean, besteak beste, instituzio guztiei denon bizitzekiko ardura exijitu genien. Hurrengo egunean bertan, mahai interinstituzional bana eskatu genien Euskal Gobernuei. Kolapsatzen ari den egoera honetan, zaintza langileen lan baldintzekiko, pribatizazioaren aurrean eta bizitza prekarioekin amaitzeko urgentziazko neurriak hartzeko lehentasun osoz. Sektore ezberdinetako agenteak eta instituzio maila ezberdinak elkartzeko lan eta eztabaida mahai batean.
Ezagutzen dugu zein den orain arte hartu diren erabakiak: zerbitzu publikoak pribatizatu, zaintza langileen lan baldintzetan aldaketarik ez, lurraldeen arteko desorekak mantendu…
Ez dugu neurriko erantzunik jaso. Hori gutxi balitz, prentsatik jaso dugu ustezko itun baten berri. Ezagutzen dugu zein den orain arte hartu diren erabakiak: zerbitzu publikoak pribatizatu, zaintza langileen lan baldintzetan aldaketarik ez, lurraldeen arteko desorekak mantendu… Hau ez da Euskal Herrian behar dugun eredua. Guk argi dugu!
Lehentasunez mobilizatzen jarraituko dugu. Mobilizazioen bidetik jarraituko dugu, zaintzen krisia agendan mantendu, aktibazio soziala sustatu eta arduradunak interpelatzeko. Aldi berean, Herri Akordioan sakontzeko aukera sustatuko dugu: sektore ezberdinetatik, zaintzen gaia agendan hartu eta edukietan adostasunak eta lehentasunak bilatzeko.
Orain, Euskal Autonomia Erkidegoan hauteskunde kanpaina betean sartuko gara. Alderdiei dagokien ardura eskatzen diegu. Zein neurri hartuko dituzue lehentasunez? Zein proposamen urgentziazkoak eta zein aurrera begira? Zein da zuen eredua, denon bizitzen aldekoa edo etekinenekoa?
Lerrokatu zaitezte! Guk antolatuta eta lanean jarraituko dugu. Gora borroka feminista!