Hotz-bolada betean, kalean lo egiten duten pertsonak “kaleratu” ditu poliziak
Gau batzuetan 0°C inguruko tenperaturarekin, udalak hotz-dispositiboa ireki gabe jarraitzen du estalpean lo egin ahal izateko. Aburto, zeren zain zaude?
Hotz-bolada betean, kalean lo dagoen Atxuriko lagun batek Bilboko Udaltzaingoaren bisita jaso zuen: denda jarrita zeukan lekua hustu behar zuela esan zioten. Gure kidea udaletxera joan zen eta idatzi bat aurkeztu zuen erregistroan, han ez bazen non lo egin galdetuz. Hiru egun geroago, polizia-agenteak bertaratu dira, eta handik kanporatu dute, mantak eta koltxoia kenduta.
Bilboko Udalak, bere araudiaren arabera, hotz-dispositiboa bizileku-baliabideak ireki behar ditu tenperatura 0°C-ra hurbiltzen denean. Zenbat egun gehiago itxaron behar dira irekitzeko?
Eta, bitartean, asko eskatzea al da udaltzainei kalean lo egiten dutenak errespetatzea?
Bidegabea da bertan bizi direnak kaletik kanporatzea, benetako bizitoki-alternatibarik eskaini gabe.
Arrazakeria instituzionala gelditu! Klasismo instituzionala gelditu!!