UMA ULAZIA
Zaintzak konotazio negatiboa izan behar du eta gatazka politikoa sortu
“Heterosexualitatea da klase antigonikoarekin kolaborazonismoa, hau da, gizonen klasearekin”. Uma Ulaziak 'Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik' (LISIPE, 2024) argitaratu berri du. Euskal Herrian burutu ziren bi greba feministak aztertu ditu sakonki, 2019koa eta 2023koa.
Argazkia: utzia
Erraza da Uma Ulaziarekin (Mutriku, 2001) Euskal Herriko Mugimendu feministak antolatzen dituen asanbladetan eta ekintzetan topo egitea. Azken urteetan bilerak eta militantzia esparruak irakurketekin eta idazketarekin uztartu ditu. Horren ondorioz, argitaratu berri du Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik, Lisipe bildumaren hamabosgarren saiakera. Euskal Herrian burutu ziren bi greba feministak aztertzen ditu sakonki, 2019koa eta 2023koa. Ulazia kezkatuta dago zaintzarekin, hitzaren polisemiarekin eta konnotazio erromantikoarekin eta zaintzaren diskurtsoa ordenatu behar dela defendatzen du. Zaintza lanak familiatik, merkatutik eta heterosexualitatek atera behar direla ere argi du eta horretarako feminismo materialista lanabesik eraginkorrena eta erradikalena dela dio.
Euskal Herriko greba feministen diskurtsoak aztertzen dituen liburua argitaratu duzu. Zein helburuarekin egin duzu azterketa hau?
Kezka politiko batetik abiatu nuen liburua bigarren greba eta aste batzuk lehenago. Zaintza gure diskurtsoaren erdigunea zela ikusten nuen, baina zaintzaren aidera oso desberdinak erabiltzen ari ginen: eskubidea, ardura kolektiboa, beharra, nahia… Mugimendu feministan ordenatu behar genituen sortzen ari ginen diskurtso guzti horiek. Barrutik barrurako egindako saiakera bat da.
Mugimendu feministak grebak tresna gisa erabili izan ditu azken urteetan. Patronala eta langileen arteko gatazkatik haratago, gizonen eta emakumeen arteko gatazka ere badagoela baieztatzen duzu. Ez duzu modu esentzialistan planteatzen, baizik eta emakumeok klase sozial bat garela defendatzen duzu. Zergatik gara klase sozial bat?
Patriarkatuaren premisa da emakumeak eta gizonak jaiotzen garela eta naturaltasun horri esleitzen zaizkio lan batzuk eta jakintza batzuk. Gureak normalean prekarioenak eta balio gutxien dituztenak dira. Natura aitzaki hartuta, blokeatu nahi zuten hori, borroka eremu bihurtzen dugu materialismotik. Hau da, ez du naturak edo biologiak sexua eta generoa bereizten, botereak baizik. Horregatik, produkzio harreman patriarkalaz hitz egiten dugu. Marko materialista batetik klaseen arteko gatazka defendatzen dugu.
2019ko greba Mugimendu feministak soilik deitu zuen, eta 2023koa beste sektore batzuekin aliatuta, gehiengo sindikalarekin edo mugimendu sozialekin, adibidez. Hori da aldaketa nabarmena. Zer suposatu zuen aldaketa horrek mugimenduaren estrategian?
Modu positiboan baloratzen dut, partikulartasunetik orokortasunarena salto eman dugu eta aliantzetan murgildu gara. Baina, aldi berean, gizonekin antolatu behar izan gara eta horrek baditu bere arriskuak. Gizonen boterea blokeatzeko sortu ditugu mekanismo batzuk eta greben komitetan aplikatu: beto eskubidea horren adibide bat da. Mekanismo horiek beharrezkoak dira gure borrokarako.
Zaintza da bi greben diskurtsoaren ardatz nagusienetariko bat. Zergatik heldu behar dio mugimendu feministak zaintzari?
Zaintza emakumeek ordaindu gabe edo era prekarioan egiten duten lana delako, zaintzea desjabetzea delako eta zaintzak pobretzen gaituelako. Zaindu behar izatea da emakume egiten gaituena. Horregatik gure agendaren erdigunean egon behar da.
Bi greben diskurtsoa aztertu eta gero ondorioztatu duzu 2019an zaintzari buruzko diskurtsoa materialista zela eta 2023an, ordea, idealista. Non ikusten da desberdintasuna?
Sexuaren diskurtsoari begira, 2019an emakumeak eta gizonak desagertu behar zirela planteatzen zen. Horrek suposatu zuen konfrontazio handia izatea gizonekin, gizon klasearekin. Ez ziren grebara deituak izan. 2023an, ordea, ez da planteatzen sexuen desagerpena, eta horrek suposatzen du diskurtsoaren moderazio bat. Hau da, gizon eta emakumeen arteko harremanak segituko du izaten gatazkatsua, baina harreman normalizatuago bat egongo da. Zaintzari dagokionean, 2019an gehiago hitz egiten zen desboteretzeaz eta botereaz eta 2023an eskubide baten beharraz.
Inzidentzia politikoa eta mobilizazio feministari dagokionez, zer onura ekarri zuen proposamen idealistak eta zer materialistak?
Helburu politikoen arabera hartutako hautuak dira. Hau da, 2019an gerra kulturalean sakondu nahi genuen eta horretarako materialismoak eskaitzen dizkigun tresna erradikalak behar genituen. Euskal Herriko estatu feminista lortzeko hegemonia berri bat eraiki behar genuen. Kontrara, 2023an, helburua beste bat zen. Negoziatu nahi genuen eta negoziatzeak moderazioa eskatzen du. Horregatik idealismoaren alde egin genuen eta zaintzaren publifikazioa eskatzeko baliogarria izan zen, adibidez. Ez dut erori nahi materialismoa ona denaren eta idealismoa txarra denaren dikotomimian. Materialistak izan behar gara idealismoa modu estrategikoan erabiliz.
“Materialismoak planteantzen du gizonekin ditugun harreman guztiak problematizatu behar ditugula. Ez daude gizon txarrak eta onak, klasea sozial pribilegiatu bat baizik”.
Ez duzu dikotominian erori nahi baina liburu osan zehar feminismo materialistaren apologia egiten duzu. Zergatik da erakargarria eta baliogarria?
Materialismoak planteantzen du gizonekin ditugun harreman guztiak problematizatu behar ditugula. Ez daude gizon txarrak eta onak, klasea sozial pribilegiatu bat baizik. Honek hauspotzen du heterosexualitatearen kontrako borroka edo familia nuklearraren aurkako borroka, eta sortzen ditu baldintzak borroka batzuk feminismoaren erdigunean egoteko: bollerismoa edo antiarrazismoa. Ez daude borroka materialak eta sinbolikoak modu kontrajarrian, egiturazko biolentziak daude eta horien kontra borrokatzen dugu feminismo materialistatik.
Zaintzari buruzko diskurtsoak aztertu dituzunean, etxerako lan batzuk utzi dizkiguzu. Zaintza zer den definitzea beharrezkoa dela diozu. Zer da zaintza?
Zaintzaren kontzeptua polisemikoa da eta definizio asko erabiltzen ari gara aldi berean. Adiera interesatuak ekidin nahi baditugu, zaintza zeri deitzen diogu erabaki behar dugu. Hiru adiera daude momentu honetan. Zaintza da desjabetzea, eskubidea eta ardura kolektiboa. Lehenengo kasuan, abolitu egin behar da, bigarrenean birbanatu, eta hirugarrenean aldarrikatu. Hirugarren konnotazioarekin kontuz ibili behar gara eraman ahal gaituelako zaintzaren erromantizaziora eta konfrontazioa ukatzera. Horren ondorioz ikusten ari gara gizonak, enpresak eta gobernuak zaintzaren definizio positiboa bere interesetara egokitzen eta politika kapitalistak, pribatizatzaileak eta familiaristak bultzatzen segitzen dute. Zaintzak konnotazio negatiboa izan behar du eta gatazka politkoa sortu.
Zaintzak ere feminizatu eta heterosexualizatu ahal gaitu. Zaintzaren proposamen erredikal batean pentsatzen badugu, nola zaindu dezakegu generoa eta heterosexualitatea desegiten dugun bitartean?
Emakumeak egitera behartuta gauden gauza guztiei balioa ematen saiatzen gara feminismotik. Zaintza da horren adibide. Baina balioa eman nahi diogu inposaketatik askatu barik eta kontrakoa lortzen dugu: emakumetasuna eta feminitatea birsortu eta indartu. Oso arriskutsua eta biolentoa da.
“Zaintza erradikala sortzeko behar dugu bikote harremanen eta familia nuklearraren desmitifikazioa eta horretarako ezinbestekoa da subjektu bolleroen lidergoa mugimendu feministan”.
Dena ez dira arriskuak. Borroka bolleroa zaintzaren proposamen erradikala eraikitzeko funtsezko ardatz gisa ikusten duzu. Zer esan nahi du honek?
Bollerismoa da heterosexualitatetik irteteko modua. Materialismotik ez du heterosexualitatea emakume eta gizonen arteko erlazio desiragarrira mugatzen. Aitzitik, emakumeen eta gizonen arteko harremantzeko modu orokorra da. Alegia, gizonentzako gustagarri izatea da heterosexualitatea, eta horren arabera beraiekin erlazionatzea. Hau da, esaten duten guztiari balioa ematea, haien beharrez momentu oro arduratzea, genero perfomatitatea erreproduzitzea eta abar. Heterosexualitatea da klase antigonikoarekin kolaborazonismoa, hau da, gizonekin. Zaintza erradikala sortzeko behar dugu bikote harremanen eta familia nuklearraren desmitifikazioa eta horretarako ezinbestekoa da subjektu bolleroen lidergoa mugimendu feministan.
Zaintza feministez ari gara, baina erakunde patriarkalak eta alderdi batzuk diskurtsoa lapurtzen saiatzen ari dira. Nola desaktibatzen dugu diskurtso hori? Haiekin aurrez aurre jarri behar dugu ala negoziatu?
Publifikazioa aldarrikatu behar dugu merkatu pribatutik eta familiatik ateratzeko. Euskal Herrian momentu honetan politika familiaristen alde egiten dute gure gobernuek. Negoziazio mahaia eskatu genuen greba eta hurrengo egunean, baina entzungor egiten dute. Beraz, konfrontazioa eta salaketa da ezinbestekoa gure estrategiarako.
Etorkizunari begira jarri nahi dut. Zein nolakoa izango da Euskal Herriko zaintza sistema?
Zaintza lan guztiak familiatik eta merkatutik kanpo egongo dira eta lan guztiak derrigorrezkoak eta txandakakoak izango dira. Helburua da zaintza bera ere desagertaratzea.