Zer dakar Kirolak atzean?
Gorputzak, espazioak, komunikabideak… Inbisibilizaziotik bisibilizaziora salto egiteko pertiga makila da kirola emakumeontzat*!
Azken gertakarien harira, jakin badakigu kirola maskulinitate hegemonikoa legitimatzeko espazio bilakatu dela. Baina honen aurrean… ze paper jokatzen dugu emakumeok* kirolean? Genero perspektiba dute gure inguruko kirol taldeek? Gaurkoan gurean, Miren, Eneritz eta Lierni ditugu. Esperientziatik eta zelaietako bizipenetatik kirolaren inguruko solasaldian.