Musika jarri eta nahasten duten emakumeak*

Musika jarri eta nahasten duten emakumeak*

Gaurkoan, Dj Mapatxe-tik (berez jada aktibo ez dagoena, goian bego!) Haizea, Dj Tarantistak-etik Oihane, Dj Armando al Moroto-tik Laura eta Leire, eta Dj Komando klitorix-etik Amaia eta Matixa eduki ditugu gurean. Hala ere, hauek ez dira Gasteizen dauden dj edota play-emaile feminista eta herrikoi bakarrak, beste batzuk ere badaude: Dj Bastarda Buti, Dj Carne de pintxe eta Dj Pintxes pendejas, besteak beste.

Texto: O no será

 

Beraiekin, solasaldi bat egin dugu, galdera hauek jorratuz: zenbat kide zarete? Zenbat denbora daramazue pintxatzen? Ze teknologia edo tresnak erabiltzen dituzue? Ze motibaziok bultzatu zintuen dj lanak egitera? Plazerra edo beharretik sortu zen ideia, edo bietatik? Nola prestatzen dituzue pintxadak? Sekuentziaren bat pentsatzen duzue abestien hurrenkera egituratzeko? Progresio bat edo puntu gorenak egotea, adibidez? Ze izaera hartu du pintxada bakoitzak giroaren edo egoeraren arabera? Ze egoerekin egin duzue topo?

Solasaldia eta saioa, talde bakoitzak proposatutako abesti batzuekin girotu dugu. Ez baitugu denborarik izan denak pintxatzeko, horregatik proposatutako abestien zerrenda, hementxe:

  • Pupi Poisson: Putón verbenero;
  • Tremenda Jauria: Con todo el descaro;
  • Lykke Li: I follow rivers;
  • Koban: Congo Square;
  • Bittah: Poliamorosa;
  • Barbatuques: Baianá;
  • Toto la Momposina: Prende la Vela.
Download PDF
Etiquetas:

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

Download PDF

Título

Ir a Arriba