Gure Feministon Herria eraikitzen ari gara

Gure Feministon Herria eraikitzen ari gara

Emakumeen Mundu Martxak Bilbon ospatutako nazioarteko 11. topaketetan feminismo antikapitalista, antikolonialista eta antiarrazistaren aldeko apustua berretsi du. Hona hemen 36 herrialdetako ordezkariek adostutako amaiera deklarazioa eta M.A. Fernández gure kideak egindako argazki kronika.

31/10/2018
Emakumeen Mundu Martxaren topaketa globalak Bilbon ospatu dira Urriaren 22 eta 27 artean./ M.A.F.

Emakumeen Mundu Martxaren topaketa globalak Bilbon ospatu dira Urriaren 22 eta 27 artean./ M.A.F.

Informazio gehiagorako eta egunez egun publikatutako kronikak irakurtzeko, sartu http://www.emakumeenmundumartxa.eus/ webgunean

Gu, Mundu Martxako emakumeok Bilbon, Euskal Herrian, urriaren 26an gure 11. nazioarteko topaketan 36 herrialdetako ordezkariekin batera elkarturik, feminista anti-kapitalista, anti-kolonialista eta anti-arrazista bezela berresten ditugu gure buruak eta denok libre izan arte iraunkorki martxan jarraituko dugu.

Kapitala eta bizitzaren arteko logikak guztiz bateraezinak dira eta organizazio plural eta anitza garen heinean gure erantzunak geroz eta indartsuagoak izan behar dute bai kaleko mobilizazioetan zein herri mugimenduetan.

Sistema kapitalistaren berrantolaketaz ohartu gara honek faxismoaren berpizte bat ekarri duena, gerraren erabilera, eskubide sozial eta ekonomikoen galera. Krisia bezela deituriko hori doikuntza ekonomikoetarako, eskubideen galerarako, bizitzaren pribatizaziorako, gorputzen desjabetzarako eta lurraldeen okupazioak bideratzeko justifikazioa besterik ez da.

40 herrialde baino gehiagoko emakumeak elkartu dira Bilbon. / M.A.F.

40 herrialde baino gehiagoko emakumeak elkartu dira Bilbon. / M.A.F.

Enpresa transnazionalek geroz eta botere eta aberastasun gehiago metatzen dute beraiengan naturaren suntsiketa, indarkeria patriarkala eta herrien kanporaketa ahalbideratuz beraien jatorrizko tokietatik. Talde ekonomiko handiek balioa duten kateak kontrolatzen dituzte, naturako lehengaien erauzketatik hasita zerbitzu eta merkantzien ekoizpen eta banaketararte; eta gure gorputz eta lurrak kutsatu eta pozoiak ekoizten dituzte nekazal munduko transnazionalak, besteak beste.

Emakumeon lanaren gain sostengatzen dira doikuntza politikak, aski ezagunak diren orientabideak errepikatuz; adibidez soldataren, gastu publikoen murrizketa eta ordaindugabeko lanaren igoera, krisia deritzon horren erantzunkizuna herritarroi bideratuz.

'Harriak / Piedras' izenburuko performance batekin hasi ziren Emakumeen Mundu Martxaren topaketak./ M.A.F.

‘Harriak’ izenburuko performance batekin hasi ziren Emakumeen Mundu Martxaren topaketak./ M.A.F.

Sistema hegemonikoaren aurrean desberdinak diren gobernuen aurkako erasoaz ohartzen gara neoliberalismoaren aurrean alternatibak proposatuz sistema honek bizitzaz, demokrazioaz, ekonomiaz, eta azken finean, munduko botere eta baliabideen banaketaz dauzkan ulertzeko moduen aurrean. Testuinguru honetan, blokeo ekonomiko eta finantzieroak kontrol politikorako tresna bezala inposatzen dira, hauen ondorioak, batez ere emakumeon bizitza eta gorputzon gain, genozida eta suntsitzaileak bezela soilik izendatuak izan daitezkeelarik.

Lurraldeen militarizazioa, base-militarren eta indar paramilitarren igoera herrien kontrol eta beldurtze prozesurako neoliberalismoak daukan arma bilakatzen da.

Euskal kultura ikusgai egon da topaketa hauetan; argazkian, kaixarranka./ M.A.F.

Euskal kultura ikusgai egon da topaketa hauetan; argazkian, kaixarranka./ M.A.F.

Berrantolaketa honek emakumeon aurkako indarkeriaren areagotze bat suposatzen du bere dimentsio patriarkal, arrazista eta kolonialistaren osotasunean, honen adierazpen esanguratsuenak lurralde, gorputz eta komunitateen kontrol eta espoliaziorako aurkako erasoak direlarik, honek era berean desplazamendu handiak eragiten ditu, migrazioak,errefuxiatuak, pertsona-trafikoa, esplotazio sexuala, lesbiana eta sexualki anitzak diren pertsonen aurkako indarkeria, edota bizitzaren militarizazioa.

Topaketen inaugurazioan parte hartu zuten emakumeetariko bat. / M.A.F.

Topaketen inaugurazioan parte hartu zuten emakumeetariko bat. / M.A.F.

 

Gure lurraldeetako erresistentzietatik abiatuta dominazio eta esplotazio sistemari aurre egiten dioten esperientzia politiko eta ekonomikoak bultzatzen ditugu, bizitzaren jasangarritasuna proposamenen lehen lerroan kokatuz. Auto antolakuntzaren eguneroko eraikuntza, elkartasuna, agroekologia, ekonomia feminista eta solidarioa, ongizate amankomunen defentsa eta gure arbasoen jakintzaren berreskuraketa bizitza duin bat bermatzeko estrategiak dira, baita emakumeoak gure autonomia eraikitzeko gure gorputz eta sexualitateen inguruan, eta indarkeria arrazista eta patriarkalik gabeko bizitza bat edukitzeko ere.

 

Emakumeen Mundu Martxak antolatutako ekintzak auzo desberdinetan kokatu ziren. / M.A.F.

Emakumeen Mundu Martxak antolatutako ekintzak auzo desberdinetan kokatu ziren. / M.A.F.

 

Emakumeon auto-antolakuntza indar mundiala sortzen duen subjetu politiko honen gure sendotze estrategia dela baieztatzen dugu, gurekin batera mundua eraldatzearen erronka konpartitu eta herrien autodeterminazio eta erresistentzia eskubidea bermatzen duten mugimendu aliatuekin batera.

XI. Nazioarteko Topaketa honetako eraikuntza kolektiboarekin sendotuak, gure martxak jarrai dezan gure herrialdeetako borroka feministetan aktiboki parte hartzen jarraitzeko deialdia luzatzen dugu, elkartasun ekintzak eraikitzerako orduan eta herriekin eta herri mugimenduekin elkar lanean.

Euria eta hotza egin arren, Feministon Herrian giroa paregabea izan zen./ M.A.F.

Euria eta hotza egin arren, Feministon Herrian giroa paregabea izan zen./ M.A.F.

Gaur 2020.urteko 5. Nazioarteko Ekintza antolatzen hasten gara. Apirilaren 24a mundu osoan zehar transnazionalen papera salatzeko erabiltzen dugun 24 orduko ekintza solidarioa bezela berresten dugu. Gure mugimendu politiko osoari dei egiten diogu emakumeok bizi dugun indarkeria eta gure bizitza eta barne zein kanpo migrazioak sortzen dituzten lurraldeen aurkako erasoen salaketa-mobilizazioekin jarraitzeko, ekonomia feministatik alternatibak eraikiz gure bizitza sostengatuko duten sareak defendatuz.

Ahizpatasun feministarekin, bizitzeko erresistitzen dugu, eraldatzeko martxan gaude!

Topaketei amaiera emateko, Bilboko kaleetan manifestazioa ospatu zen. / M.A.F.

Topaketei amaiera emateko, Bilboko kaleetan manifestazioa ospatu zen. / M.A.F.

 

Ehunka emakumek parte hartu zuten manifestazioan pasa den Urriaren 27an. / M.A.F.

Ehunka emakumek parte hartu zuten manifestazioan pasa den Urriaren 27an. / M.A.F.

 

 

Download PDF

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

Download PDF

Título

Ir a Arriba