Lan sexuala: estigma, koronabirusaren krisia eta eskubideen aldeko borroka

Lan sexuala: estigma, koronabirusaren krisia eta eskubideen aldeko borroka

Ekainaren 2ko efemeridea hartuta, sexu langileen ikusgarritasunaz arituko gara. Esan beharra dugu O no será taldean prostituzioak buru-hausteak sortzen dizkigula, baina gauza bat argi daukagu: sexu langile subjektu politikoak ez ditugula isilaraziko.

Texto: O no será
Ilustración de mujeres portando una pancarta en la que se lee "Derechos laborales para las trabajadoras sexuales" para hablar del estigma.

Ekainaren 2rako Ammarek egindako kartelaren irudia.

Gaurko saioan ekainaren 2a, Sexu Langileen Nazioarteko Eguna, ekarri nahi izan dugu gogora. Ekainaren 2a aldarrikapen eguna da beraientzat, baina zein da data horren jatorria, efemeridea?

Egun horretan, 1975. urtean, 100 sexu langilek baino gehiagok eliza bat okupatu zuten Frantziako Lyon hirian, beraien egoera larria agerian uzteko eta poliziaren aldetik sofritzen zuten jazarpena salatzeko asmoarekin: abusuak,  biolentzia, isunak, kartzelaratzeak… Beraien ekintza azaltzen zuten testu bat igorri zuten prentsara, “Neska alaiak jaungoikoaren etxean” izenburupean. Okupazio baketsu hori Frantziako beste hirietara ere zabaldu zen ondorengo egunetan. Eliza horretan, egun horietan, eman zitzaion hasiera Prostituten Kolektiboari, ondorengo antolakundeentzat erreferente historikoa izan den kolektiboa.

Horren harira, gaurko saioan sexu lanaren inguruan hitz egin nahi izan dugu. Ez da lehenengo aldia gai hori jorratzen dugula gure saioan, beraz, aurtengoan ere ikusgarritasuna eman nahi izan diogu, munduko herrialde gehienetan, baita Euskal Herrian ere, ezkutuan dagoen errealitate horri. Ofizio zaharrena deitu izan zaion arren, agerian utzi behar da ezin dela inolaz ere alderatu bestelako lanbideekin, oraindik ere gizarte matxista, patriarkal eta kapitalista honetan, profesioaren diskriminazioa, segurtasun eza eta estigma soziala agerian gelditzen baitira.

Gainera mugimendu feministaren eztabaida historikoa da eta oraindik ez dago itxita, are gehiago, azken urteetan pil-pilean dago eta posizio batzuk mediatikoki leku asko hartu dute eta asko gogortu da eztabaida, askotan sexu langileen subjektua kontutan hartu barik eta beraien aldarrikapenak entzun barik. Aurreko urteko Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan lan sexualaren inguruko eztabaida sakonak izan ziren eta sare sozialetan abolizionisten erantzuna gogorra izan zen.

Esan beharra daukagu, guretzat, Onoserako talde xume honentzat, hausnarketa ez dagoela itxita; buru-hausteak sortzen dizkigu gaiak eta gauza asko eskapatzen zaizkigu, baina jakin badakigu, pausuak eman behar badira, nortzuen alde gauden eta sexu langile subjektuak ez ditugula isilaraziko.

Horretarako, hainbat emakume elkarrizketatu nahi izan ditugu. Lehenengo, Paula Ezkerrarekin hitz egin ahal izan dugu, sexu langilea, feminista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea. Ondoren, Tania Sirianyri eskaini diogu tartea, hainbat urtetan sexu lanaren inguruan jardun den mugimendu feministako kidea. Jarraian, Gasteizko Nahikari programako (Sidálava) hezitzailea den Claudia Martínez elkarrizketatu dugu; eta azkenik, Candyren, Gasteizko sexu langilearen, testigantza ekarri dugu gurera.

Eta amaitzeko, gaiaren inguruan hausnartzen, ikasten eta eztabaidatzen jarraitzeko erreferentzia batzuk eman ditugu: Trabajo Sexual en Primera Persona, Mai Staunsager, Diego Tamayo Gutierrez eta Leonor Silvestri AMMARekin, Asociación de Mujeres Meretrices de Argentina taldearekin egindako bideo-testigantza seriea; 2019an LAB eta IparHegoak egindako “Trabajo sexual: ¿Criminalización o reconocimiento?” jardunaldien hitzaldiak eta Feministaldek idatzitako “El debate intrafeminista sobre prostitución” ponentzia.

Hori dena Jimena Barónen Puta, Obsesión eta Magia Lópezen La llaman puta eta Vulpesen Me gusta ser una zorra abestiez lagunduta.

Download PDF

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

Download PDF

Título

Ir a Arriba