Harremanak, hartu emanak… birpentsatzen
Roma de las Heras aktibista bibollo feministaren eskutik, harreman ez monogamoak eta ez-konbentzionalak izan ditugu hizpide. Berarekin maitasun-araua, harreman piramidea eta pribilegio erromantikoak zalantzan jarri ditugu.
Gaurkoan harremanak ekarri nahi ditugu programara. Horretarako, lehenengo tarte batean Roma de las Heras izango dugu gurekin. Roma aktibista bibollo feminista da, aniztasunaren aldekoa, sexologoa, ez bakarrik sexuala, erlazionala eta familiarra ere. Aurreko astean eta aste honetan Gasteizen dugu Jabekuntza Eskolak antolatutako tailerrean: “El amooooor: poliamor, anarquía relacional, relaciones abiertas y otras relaciones no convencionales”. Harreman ez monogamoak, ez-konbentzionalak, maitasun-araua, harreman piramidea, pribilegio erromantikoak… Hainbat kontzeptu buruan ditugu eta tailerra aitzakia hartuta, gai hauek landu nahi genituen eta berarekin hitz egitea pentsatu dugu.
Berarekin izandako solasaldiaren ostean, gurera ekarri ditugu hainbat kontzeptu eta hauek sorrarazten dizkiguten bizipenak, zalantzak, gatazkak, ideiak, etab. gure artean ere eztabaidatu ditugu.
Romak zenbait erreferentzia ere utzi zizkigun hausnarketarako: “Desobedientes: Experiencias y reflexiones sobre poliamor, relaciones abiertas y sexo casual entre lesbianas latinoamericanas” (Norma Mogrovejo, Marian Pessah, Yuderkys Espinosa eta Gabriela Robledo) eta “Contra-amor, poliamor, relaciones abiertas y sexo casual” (Norma Mogrovejo).