Denon bizitzak erdigunean

Denon bizitzak erdigunean

Zaintza lanak ezinbestekoak dira bizitzeko. Ezin dira ikusezin eta merkantilizatzen jarraitu. Kaleak hartzera goaz!

01/02/2023

Pandemiak inongo lotsarik gabe adineko pertsonentzako egoitza batzuetako egoera jasangaitza argitara atera zuen; langile gutxiegi eta lanez gainezka, erabiltzaileek ondorioak pairatuz…baina zaintza krisiak aurpegi ugari ditu. Krisiak oraindik ez badu eztanda egin, etxeko langileen esplotazioaren ondorio da, erakundeek eta familiek betetzen ez dituzten beharrak asetzen baitituzte. Lan-baldintza negargarriekin, sektorea desaraututa eta langile migratu asko Atzerritartasun Legearen ondorioz diskriminazio egoeran daudelako. Horri guztiari gehitu behar zaizkio lanaren prekarizazioa eta langabezia, pentsio baxuak, etxe- bizitzaren, gasolinaren eta oinarrizko beharren (ura, energia, elikagaiak..) garestitzea. Horrek guztiak sakontzen du krisi sozialean.

Etxeetan, lantokietan eta harremanetan langile klaseko emakumeak izaten jarraitzen dugu zaintza sostengatzen dutenak. Denboren eta baliabideen pobrezia pilatzen jarraitzen dugu. Lanaldi bikoitzekin, zerbitzu publiko urri eta prekarioak ordeztuz, denera iritsi ezinik, eta bidean gure bizitzak immolatuz.

Horregatik guztiagatik, mugimendu feminista berriro aktibatu da. Zaintzak irauli nahi ditugu dena aldatzeko. Egungo zaintza erregimen kapitalista eta patriarkala eraldatzeko asmoz, mobi- lizazio-prozesu bati ekin diogu.

Krisi hau ez da konpontzen azaleko soluzioekin. Badakigu orain edonork hitz egiten duela zaintzaren garrantziaz. Baina, guk ez dugu isilaraziko gaituen promesa faltsurik nahi. Konponbidea ez da digitalizazio handiagoarekin izango, ezta ikuspegi “komunitarioaz” era abstraktuan hitz egitearekin ere, non zaintzen feminizazioa eta familiarizazioa erreproduzitzen duen. Gure diskurtsoaz jabetu dira edukiz husteko, eta guk proposamen eta neurri zehatzez bete nahi dugu.

Zaintzarako eskubide kolektibo baten alde egiten dugu. Pertsona guztiek bizitza osoan zehar zaintzak askatasun-, duintasun- eta konpromiso-baldintzetan emateko eta jasotzeko duten eskubidearen alde. Hori mendekotasun-egoeretatik baino askoz harago doa. Zenbat, nola eta nor zaindu nahi dugun erabakitzeko gaitasunaz ari gara; era berean, zaintzaren erantzukizunari pribilegiozko egoeretatik ihes ez egitea bermatzeaz ari gara.

Erantzukizun sozial bihur dadin, eta ez negozio. Gizartea eraldatzeko neurriak bultzatu nahi ditugu, zaintzak negozio izateari utz diezaion.

Egungo zaintza sistema eraldatzeko asmoz, borroka-dinamika bati ekin diogu, epe luze- rako prozesu bat proiektatu dugu, eta lehen mugarri gisa martxoaren 8a markatuko dugu. Zaintzaren sektorean lan-baldintzak hobetzeko borrokan ari direnekin indarrak batu nahi ditugu, zerbitzu publikoen kalitatea defendatzen duten kolektiboekin. Aliantzak bultzatu nahi ditugu herri mugimenduekin eta dena aldatzeko zaintza sistema irauli nahi duten guztiekin.

Euskal Herriko kide feminista guztiei dei egiten diegu herri eta auzoetan asanblada feministak aktiba ditzaten, antolatu eta prozesu honekin bat egin dezaten. Euskal Herriko txoko guztietara materiala irits dadin, online egongo den material-kutxa bat dago eskura- garri. Herriz herri eta auzoz auzo antolatzen jarraituko dugu, eskualde eta probintzia guz- tietan koordinatzen, Euskal Herri osoan.

Kaleak hartzera goaz! Gora borroka feminista!


Gehiago irakurri:

Download PDF

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

Download PDF

Título

Ir a Arriba