Kazetari feministak grebara

Kazetari feministak grebara

Kazetari on bati beti hor egotea eskatzen zaio, ez gaixotzea, inor zaindu behar ez izatea. Horregatik, beste arrazoi batzuen artean, Euskal Herriko hainbat kazetarik bat egin dugu azaroaren 30eko greba feminista orokorrarekin.

22/11/2023

Kazetari feministok grebara goaz azaroaren 30ean nekatuta, haserre eta antolatuta gaudelako. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren greba deialdiak ilusioz bete gaitu, zaintzak merkantilizatuta daudela eta emakumeok gure gain hartzen ditugula salatu eta ikustarazteko eguna izango baita. Proposamen eta alternatiba zehatza ere badu grebak: zaintza sistema publiko komunitarioa.

Euskal Herriko kazetari feministok urteak daramatzagu zaintza balioan jartzen, eta zaintzaren garrantzia nabarmentzen. Ahotsik gabe geratu arte egiten dugu kazetaritza pasio eta bokazio patriarkalean oinarritutako lana baita. Kazetari ona beti eskuragarri egotea espero da. Kazetari onak ezin du atseden hartu. Kazetari ona ezin da gaixotu. Kazetari onak bere lanbidea lehenetsi behar du. Kazetari ona aktualitateari zein urgentziari lotuta bizitzea espero da. Baina horrek guztiak albo ondorioak ditu, besteak beste, ogibidea alboratzea edo gauza gehiegi albo batera uztea, lanean jarraitu nahi badugu. Gizonek baino gauza gehiagori uko egin behar diogu, eurek ia beti dutelako norbait laguntzeko prest, baina ez dugu horrelako kazetaritzan sinisten, feminismoan oinarrituan baizik, hau da, zaintza lanak erdigunean jartzen dituenak.

Larrituta bizi gara, kontziliaziorako aukerarik gabe, lehiakortasun sendoko ingurune batez inguratuta, soldata miserableekin eta lan baldintza prekarioekin. Horrek itotzen gaitu, eta, gainera, ezin digu gure ingurukoak zaindu ezta gure burua ere. Horregatik, guk ere greba egingo dugu, planto egingo dugu. Bizitza ukatzen digun lanbiderik ez dugulako nahi. Izan ere, nork zaintzen ditu kazetariak?

Horrez gain, greba egingo dugu errealitatea partzialki azaltzen duen agenda patriarkala kubritzeaz nekatuta gaudelako. Garrantzitsuak diren gaiei buruz hitz egiten saiatzen gara, gero “emakumeon kontuak” direla entzuteko. Hori patriarkatuaren adibide argia da! Kazetariok etxeko langileen antolakuntzaren eta borrokaren eta egoitzetako greben lekuko izan gara, pribatizazioak nola eragiten duen babes eta arreta zerbitzuen kalitatearen lekuko izan gara eta gara baita Osakidetzaren desegitearen lekuko ere. Euskal herriko kazetari feministok berresten ditugu greba feministaren arrazoiak, errealitate gordinaren lekuko izan garelako eta garelako.

Zaintza krisia agenda publikoaren erdigunean egoteko garaia da. Ez da da sektore bateko arazoa, afera estrukturala baizik, eta norbanako guztioi eragiten digu. Horregatik, zaintzak ikuspegi feminista eta kalitatezko kobertura behar du. Horren aldeko apustua egiten dugu eta hedabideei ere gauza bera egitea eskatzen diegu.

Mugimendu feministak estaldura mediatikoa merezi du.

Greba egingo dugu gure lanbidean jasaten digutun sexo erasoak isilpean kontatzeaz nekatuta gaudelako. Urteak daramatzagu sare feminista ehuntzen eta elkar zaintzen, baina tabua hausteko garaia da eta indarkeria sexistarik gabeko lanbidea aldarrikatzeko altxatzen gara.

Langile eta feministak gara, eta grebara deituta sentitzen gara aldarrikapen guztiak partekatzen eta defendatzen ditugulako, baina, aldi berean, kazetariok historikoa izango den greba feminista orokorra kubritzeko konpromisoa sentitzen dugu. Mugimendu feministak estaldura mediatikoa merezi du.

Hori dela eta, gure planteamendua honakoa da: prentsa idatzian lan egiten duten kazetari eta kolaboratzaile guztiei azaroaren 29an grebaren alde egitera gonbidatzen ditugu. Greba egunean egunkaririk ez egoteko eta digitalak eguneraturik ez egoteko! Bestalde, irratian eta telebistan lan egiten duten kazetari guztiak 30eko grebarekin bat egitera animatzen ditugu, ezarritako gutxieneko zerbitzuetara mugatuz. Hala, azaroaren 30ean grebaren inguruko informazioa soilik zabaltzera gonbidatzen ditugu.

Greba orokor feminista kazetariena ere bada!

Sinatu adierazpena eta egin bat grebarekin. Hala eskatzen baduzu, ez da zure izena agertuko, baina A30eko adierazpenekin bat egin duzula zenbatuko da.
Atxikipenak

Zuriñe Rodríguez
Gessamí Forner
Maialen Ferreira
Aiara de Urreta Gabikagogeaskoa
Karolina Suarez Borges
Udane Arbeo Astigarraga
Jennifer Lopez Garcia
Maider Galardi
Maite Ubiria
Miguel Aizpuru
Marian Beitialarrangoitia Lizarralde
Ainhoa Vitoria Mondragon
Eider Jauregi Oiartzabal
Nerea Iriarte Okiñena
Garazi Urdanpilleta Amiano
Miren Josu Arrazola
Bego Yebra
Agurtzane Aramendi Elduaien
Arritxu Iribar
Ana Arbulu
Marijo Deogracias
Loreto Larumbe
Marina de Vicente
Mª Ángeles Fernández
María del Vigo
Teresa Villaverde
Emilia Arias
Estitxu Ugarte
Amagoia Mujika Tolaretxipi
Eider Goenaga Lizaso
Olatz Silva Rodrigo
Maite Asensio Lozano
Mikel Elkoroberezibar Beloki
Oihana Teyseyre Koskarat
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Ikerne Sarasola Bereziartua
Uxue Barrenetxea Bruño
Itziar Ugarte Irizar
Aritz Paredes Taboada
Marta Martínez
Janire Jobajuria
Amaia Ereñaga
Nerea Lauzirika
Alazne Basañez
Nerea Goiti
Mirari Isasi
Maddi Txintxurreta

Download PDF

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

Download PDF

Título

Ir a Arriba