Albinaren erreferenteak. Mónica del Raval
Albina Stardustek hilabetero bere erreferente bat aurkeztuko digu. Oraingoan Mónica del Raval ezagutuko dugu, inkonformismoaren eta kontrakulturaren eredua Bartzelonan eta, batez ere, Raval auzoan.
Albinaren erreferenteak
Albina Stardustek Mónica del Raval aurkeztu digu eta azaldu digu zergatik den berarentzat erreferente.
Mónica del Raval 1964an Villamanriquen jaio zen, Madrilen hasi zen prostituzioan, baina Bartzelonan eman zuen ia bere bizitza osoa. Bartzelonan eta, batez ere, Raval auzoan askok ezagutzen dute bere estetikarengatik, begi urdin eta ezpain gorri zoragarriengatik eta plastikozko koroengatik. Gaur egun kontrakulturaren eta inkonformismoaren eredu da jende askorentzat. Mónicari buruz gehiago jakin nahi baduzue, ez galdu Albina Stardusten saio berria.