Lankide jator eta arretatsuaren bila gabiltza

LAN-ESKAINTZA

Lankide jator eta arretatsuaren bila gabiltza

Harpidedunak, bezeroak eta saltokiak zaintzeko

Pikara Magazinen banaketaz eta harpidetzen kudeaketaz arduratuko den pertsona bat behar dugu.

BALDINTZAK: 

  • Enpresen administrazioko edo antzeko edozein gradu edo prestakuntza-ziklo egin izana.
  • Euskara zein gaztelania erraztasunez erabiltzea.
  • Begirada feminista. Prestakuntza-tituluak badiduzu, esaiguzu. Eta titulurik ez baduzu, baina asko badakizu, ongi etorria izango zara.
  • Bilbon egotea (edo egon nahi izatea)
  • Atsegina izatea eta jendearekin harremantzeko gaitasuna izatea.
  • Datu-baseak erabiltzen eta aztertzen esperientzia izatea.
  • Epe luzerako konpromisoa (badakigu bizitzak buelta asko ematen dituela, baina gure harremana iraunkorra izatea da gure asmoa)

ZEREGINAK

  • Jendeari arreta: posta elektronikoz, telefonoz eta erredakzioan bertan.
  • Harpidetzak kudeatzea: jarraipena, altak, bajak, datu-basearen kontrola.
  • Banaketak kudeatzea: harremana mezularitza-enpresekin, paketeen bidalketa, inbentarioa, online dendaren eta salmenta-puntuen kudeaketa.
  • Administrazio-lana: materialen eskaerak, albaranak, aurrekontuak eta fakturak.
  • Salmentei eta harpidetzei buruzko aldizkako txostenak.

 

ZER ESKAINTZEN DUGUN

  • Administrari laguntzailearen kontratua.
  • Astean 35 orduko lanaldia, astelehenetik ostiralera.
  • 19.030,32 euro gordin urtean, hainbanatutako bi ordainsariak barne.
  • 2025eko urtarrilaren 9an lanean hastea.

GUREKIN LAN EGITEA GUSTATUKO LITZAIZUKE?

Bidali CVa eta aurkezpen gutuna, abenduaren 9a baino lehen amigas@pikaramagazine.com helbidera eta honako hau jarri gaian:

ZUEN TALDEAREN PARTE IZAN NAHI DUT

 

Download PDF

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

Download PDF

Título

Ir a Arriba