Archivo de la autora
Animalien kontrako indarkeria fikzioaren erraietan
Gizakiz besteko animaliak fikzioan irudikatzeko moduez eta betetzen dituzten estereotipoez gogoetatu dute Patri Muñoz scriptak, Junkal A. Tena Bilboko Piztiak eta Animalistak taldeetako kideak eta Ania Valle Ruiz de Garibay EHUko literatur ikerlariak.
Plazererako segurtasun bideak
Parranda egiteko gogoa zeukaten, baina espaziorik ez zuten pertsonen eskutik sortu da Iruñerriko Plazeratu.klub kolektiboa. Plazera erdigunean jarri, ikusarazi eta kuir komunitatearentzako jai seguruagoak sortzeko lanetan ari dira.
“Dena esplotazioa dela pentsatzeak kirrinka egiten dit”
‘Aingeruak eta neskameak. Haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak’ liburua idatzi berri du June Fernandez kazetariak Susa argitaletxearen Lisipe bilduman. Gaiarekiko polarizazioaren logika gainditzera bidean hemeretzi feministari eginiko elkarrizketen bidez aldeko zein kontrako gogoetak jaso ditu.
Ginekologoarengana joateko hamaika traba
Hainbat gaztek ginekologoarekin duten lehen harremana korapilatsua izan ohi da. Euren bizipenak eta kezkak kontatu dizkigute Aroa Sotelok (Bilbo, 1998), Ainhoa Labairuk (Bilbo, 1998), Naiara Martinek (Mar del Plata, Argentina, 1990) eta Uxue Reyk (Iruñea, 1997). Lehenago artatzeko premia azpimarratu eta gizonezko medikuen hoztasuna salatu dute. Kritikatu dute erabiltzaileengan jartzen dela artatzeko ardura osoa.