Euskararen kontrako erasoen aurrean, ahizpatasuna
Hitzaren desjabetze orokorrari erantzun diezaiogun ahizpatasunetik, intersekzionalitatetik, botere harremanen mataza korapilatsua elkarrekin eta denontzat askatzetik.
Hitzaren desjabetze orokorrari erantzun diezaiogun ahizpatasunetik, intersekzionalitatetik, botere harremanen mataza korapilatsua elkarrekin eta denontzat askatzetik.
Askotariko erresistentziak gorpuzten eta aldarrikatzen ditu Aiert Alberdi kantautore oñatiarrak oholtzan zein egunerokoan: gaztea, genero disidentea, euskalduna, langile klasekoa eta herri txikikoa… Musika eta feminismoa ditu indarkeria patriarkalari aurre egiteko tresnak.
Bollera izatea badelako sistema kapitalistari ezetz esateko modu bat! Kukuak altxa, hasi da iraultza!
Urteko balantze ekonomikoa negatiboa izan da, baina diagnostikoa argi daukagu: Paperaren eta garraioaren gorakada orokorrek kalte egin digute. Aldaketarako gogoa eta ideiak ditugu.
Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.
Mugimendu feministak eta beste eragile sozio-sindikal batzuek salatu dute erakundeek eta arduradun politikoek zaintza-sistema publikoaren aldarrikapenei entzungor egiten jarraitzen dutela.
Indarkeria politikoari ez zaio soilik aurre egiten elkartasunarekin, baizik eta, batez ere, estrategia politikoarekin eta feminismoarekin.
Akademiak eta erakundeek diskurtso nagusi eta aurreiritzizkoak indartzeko erabiltzen dituzten metodologia- eta jakintza-oinarriak berrikus ditzatela eskatzen dugu.
Euskal Herriko esparru desberdinetako 75 profesional baino gehiagok lurraldearen defentsaren aldeko manifestua plazaratu dute.
Belaunaldi oso baten imajinarioaren parte da Mariasun Landaren (Errenteria, 1949) unibertso literarioa. Urte hauetan guztietan eginiko ekarpenagatik jaso ditu 2023ko Berdintasunerako Emakunde Saria eta 2024ko BBK Gutun Zuria Bilbao Saria.
Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai, baita koloreak, hizkuntzak eta burua-altxatzen ikastea ere.
Frikitzat gaituztenei azaldu ezinezko kontu bat da. Zirrara konpartitu bat. Zerbaiten parte izan eta egitearen poza. Martxoaren 8an edo azaroaren 30eko greban nekearen nekez etxera itzuli eta sare sozialetan bertze herrietan (edo zurean, jada ikusia baduzu ere) zer egin duten konpultsiboki begiratzea bezalakoa, adibidez.
Orain arteko bide beretik jarraitu behar dugu, herriz herri eta auzoz auzo. Mugimendu Feminista indartsu eta osasuntsu bat eratzen jarraitu behar dugu etorkizunean ditugun erronkei oinarri sendoa jartzeko. Merezi du mugimendu honen parte izateak, mundua aldatzen ari da eta gu mundua aldatzeko ari gara!
Artikulu honen izenburua izan zitekeen 'Su zelai bat gorputzean' edo 'Gorputza jarri eta larrutu dituzte'. Gogoratu naiz, ordea, orain zazpi urte atzera Klitto agerkari digital feministan idatzitako artikulu batez, non salatzen nuen emakume politikari zenbaitek beraien itxuragatik indarkeria jasan zutela. Ohartu naiz 'Motozerrak eta flekilloak' artikulu horrek ez duela gaurkotasunik galdu.
30 bat urte behar izan ditut bisexual izendatzeko eta bide batez nire gorputz lodia (apur bat) maitatzeko. Ez dakit zer etorri den lehenengo baina elkarrekin etorri direla ziur.
Hamahirugarren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta bederatzigarren finala izan ziren iazkoak Onintza Enbeita Maguregirentzat (Muxika, 1979). Irautearen esfortzua eta poza ederki ezagutzen ditu, bertsotan zein handik kanpo, eta horri esker dago dagoen lekuan. Irauteko aldatzeari leku egin behar zaio, ordea.
Azaroaren 30eko grebaren hurrengo egunean bertan, mahai interinstituzional bana eskatu genien Euskal Gobernuei. Kolapsatzen ari den egoera honetan, zaintza langileen lan baldintzekiko, pribatizazioaren aurrean eta bizitza prekarioekin amaitzeko urgentziazko neurriak hartzeko lehentasun osoz. Sektore ezberdinetako agenteak eta instituzio maila ezberdinak elkartzeko lan eta eztabaida mahai batean.
Sexualitateari buruzko heziketa integralarekin lotura duen oro hezkuntza-sistematik ezabatzea lortu dute El Salvadorreko eskubideen aurkako taldeek, Vilma Vaqueranok, ORMUSA erakundeko emakumeen aurkako indarkeriaren behatokiko arduradunak, azaldu digunez.
Miren Guilló Arakistain antropologo eta ikasketa feministetan doktoreak 'Sangre y Resistencia, (Odola eta Erresistentzia, Bellaterra Ediciones, 2023) liburua kaleratu berri du. Berarekin adostutako hitzorduan hilerokoari bakarrik ez, beste hainbat gaiei heldu die: genero sistemari, arau bitarrari, kontsumo gizarteari eta praktika erresistenteei, besteak beste.
2023ko maiatzean argitaratutako 'Haragizko erreformak' (Pamiela argitaletxea) poesia liburuan Mari Luz Esteban idazle basauriarrak Euskal Herrian kokatzeko eta euskaldun izateko ibilbide pertsonala kontatzen digu, proiekzio kolektiboa baduela eta ibilbide hori haragizkoa dela argi utzita: lurralde den hizkuntza lurralde den gorputzean.