“Euskara ikasten hasi nintzenean bizitza aldatu zitzaidan”
2023ko maiatzean argitaratutako 'Haragizko erreformak' (Pamiela argitaletxea) poesia liburuan Mari Luz Esteban idazle basauriarrak Euskal Herrian kokatzeko eta euskaldun izateko ibilbide pertsonala kontatzen digu, proiekzio kolektiboa baduela eta ibilbide hori haragizkoa dela argi utzita: lurralde den hizkuntza lurralde den gorputzean.