Euskara

Emakume gehiago bai, baina feministago?

|2023-01-11T14:18:43+01:0011/01/2023|Análisis, Voces|

Gaien analisiaren ikuspegitik, ondoriozta dezakegu Bertsolari Txapelketa ezin jo daitekeela feministatzat modu proaktiboan. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren ahalegina agerikoa da, baita zenbait genero politikarena ere, baina diskurtsoari erreparatuta, errealitateak ez du hainbesteko aurrerapausoa egin. Deigarria da XXI. mendeko Bertsolari Txapelketako finaletan Bechdel testa gaindituko duen gairik ez egotea.

  • Uxue Alberdi y Maialen Lujanbio escuchan el tema tema que les va a proponer la conductora. / Foto: Xenpelar Dokumentazio Zentroa.

Zain dago Maialen

|2022-12-14T11:50:05+01:0014/12/2022|Opinión, Voces|

Gora egin du kuantitatibo zein kualitatiboki emakumeen parte hartzeak lau urtean behin egiten den Bertsolari Txapelketa Nagusian. Orain arte, Maialen Lujanbio izan da emakume bakarra finaleko zortzikotean eta ondorioz txapela eskuratzen lehena. Igande honetan hiru izango dira finaleko oholtzara igoko diren emakume bertsolariak.

‘Gu ere bagara’, non daude Getxoko LGTBIQ+ zaharrak?

|2022-12-07T13:19:44+01:0007/12/2022|Crónica, Cuerpos|

Desira erotikoa gorputz bakoitzean etengabe transformatzen da, gorputzek dituzten ezaugarri, esperientzia, harreman, afektu eta bestelako errealitateen ondorioz. Julen Nafarrate kazetariak eta Ines Bermejo artistak, Portu Zaharreko gazteek, Getxoko LGTBIQ+ zaharren bizipenak ikustarazi nahi izan dituzte “Gu ere bagara” proiektuaren bidez.

Antola dezagun amorrua: feminismo antikapitalistaren erantzuna terrore sexualaren aurka

|2022-11-30T11:52:18+01:0030/11/2022|Comunicadas, En red|

Pentsalari eta ikertzaile feminista askok aztertu duten moduan, izu sexuala patriarkatuak emakumeon gainean kontrol soziala ezartzeko erabiltzen duen tresna bat da. Amankomunean idatzia izan den artikulu honetan, terrore sexuala osatzen duten mekanismoak salatuko ditugu eta feminismo antikapitalistatik eman diezaiokegun erantzuna aurkeztuko dugu.

Bilboko historia ezkutua

|2022-11-16T12:52:36+01:0016/11/2022|Planeta, Reseñas|

Maria Unanuek bere familiaren historia isilduaren berri izan du Iñigo Lopez Simonen Bilboko etxola batean liburuari esker. 50. hamarkadan Bilboko hainbat auzotan hedatuta zegoen txabolismoaren historia atera du argitara idazleak.

“Kolonizazioaren biktimak ohoratzen ditugu, ez heroi irabazlea”

|2022-11-08T13:43:17+01:0012/10/2022|Entrevista, Planeta|

Katalina/Antonio Erausoren ahotsa eta aurpegia ezagutzen ditugu, baina ez dakigu ezer bera moduko kolonoek sarraskitutako eta esklabo bihurtutako genero-disidenteei buruz. Lapurtutako memoria eta duintasuna berreskuratzeko artxibo historikoetan murgiltzea da Rio Paraná-ren lanaren ardatza, Duen Sacchi eta Mag de Santo artista bisual, performer, idazle eta ikertzaile trans argentinarrek osatutako taldea.

Glosa feminista posible da

|2022-09-08T14:31:27+02:0007/09/2022|Reportaje, Voces|

Munduko hainbat tokitan tradizio luzeko jarduna da ahozko inprobisazioa, eta usadioa gaurkotzeko prozesuetan tentsioak sortzen dira. Herrialde Katalanetako glosatzaile emakumeak antolatzen ari dira inprobisazioaren joko-arauak gorputz eta ahots ez-hegemonikoetara egokitzeko. Parte diren mugimendua eraldatu nahi dute mugimenduaren parte izateari utzi gabe. Berta Llos eta Aurora Brullet glosatzaileekin hitz egin dugu.

Título

Ir a Arriba