“Kantua, munduko herri guztietan, betidanik, adierazpide sendagarrienetako bat da”
Argentinako eta Txileko Araceli Arguello eta Carola López payadore edo inprobisatzaileak eta Argentinako Nayla Beltrán kantaria Cantoras del Cono Sur proiektuaren parte dira. Proiektu horren helburua ahozko kantuaren tradizioak ikuspegi feminista dekolonial batetik aztertzea eta sareak sortzea da, agertokietan gertatzen diren praktika patriarkalak eraldatu ahal izateko.